Berdintasun Ministerioaren eta hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoen funtzioei buruzko informazioa.
Berdintasun Ministerioaren eta hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoen funtzioei buruzko informazioa.
Berdintasun Ministerioari dagokio Gobernuak berdintasunaren arloan duen politika proposatzea eta egikaritzea, bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetakoa eta efektiboa izan dadin bideratutako politikak ere, emakumearen aurkako indarkeria-mota guztiak prebenitu eta desagerraraztea eta sexuagatik, arraza- edo etnia-jatorriagatik, erlijioagatik edo ideologiagatik, sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik, adinagatik, desgaitasunagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik eragindako diskriminazio-mota oro ezabatzea.
Berari dagokio, bereziki, tratu- eta aukera-berdintasuna ziurtatzera bideratutako arauak, jarduketak eta neurriak lantzea eta garatzea, bereziki emakume eta gizonen artean, emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa sustatzea, eta emakumeen aurkako edozein indarkeria-mota prebenitzea eta ezabatzea.