Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa
Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren eta hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoen funtzioei buruzko informazioa.
Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioari dagokio, Gobernuaren gidalerroekin bat etorriz eta kanpoko ekintza-batasunaren printzipioa aplikatuz, Estatuaren kanpo-politika eta garapenerako nazioarteko lankidetza-politika planifikatzea, zuzentzea, egikaritzea eta ebaluatzea, arreta berezia jarriz Europar Batasunarekin eta Iberoamerikarekin lotutakoei, eta gainerako sail eta administrazio publikoek, beren eskumenak gauzatuz, eremu horietan egiten dituzten jarduketa guztiak koordinatzea eta gainbegiratzea.
Era berean, honako hauek dagozkio: nazioarteko harreman ekonomiko, kultural eta zientifikoak sustatzea; berezkoa duen jarduketa-eremuan, migrazio- eta atzerritartasun-politikak proposatzen eta aplikatzen parte hartzea; mugaz gaindiko eta lurraldeen arteko lankidetza sustatzea; espainiarrak kanpoan babestea; eta Espainiak parte hartzen duen nazioarteko tratatuak prestatzea, negoziatzea eta izapidetzea.