Gobernantza Publikoko Zuzendaritza Nagusiak egin du Oinarrizko Gida hau, 2014ko abenduaren 10ean LTAIBG indarrean jarri zenetik Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan informazio publikoa eskuratzeko 19.000 eskaera baino gehiagoren izapidetzea koordinatu eta gainbegiratu ondoren eskuratutako esperientzia oinarri hartuta.
Gidaren helburua da LTAIBGren aplikazio-eremuan informazio publikoa eskuratzeko eskaeren izapidetze-prozesuetan eraginkortasuna handitzea, eta erreferentzia gisa ere balio dezake gainerako administrazio publikoentzat.