Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioari dagokio, Gobernuaren gidalerroekin bat etorriz eta kanpoko ekintza-batasunaren printzipioa aplikatuz, Estatuaren kanpo-politika eta garapenerako nazioarteko lankidetza-politika planifikatzea, zuzentzea, gauzatzea eta ebaluatzea, arreta berezia jarriz Europar Batasunarekin eta Iberoamerikarekin lotutakoei, eta gainerako sailek eta administrazio publikoek, beren eskumenak gauzatuz, eremu horietan egiten dituzten jarduera guztiak koordinatzea eta gainbegiratzea.
Era berean, honako hauek dagozkio: nazioarteko harreman ekonomiko, kultural eta zientifikoak sustatzea; berezkoa duen jarduketa-eremuan, migrazio- eta atzerritartasun-politikak proposatzen eta aplikatzen parte hartzea; mugaz gaindiko eta lurraldeen arteko lankidetza sustatzea; espainiarrak kanpoan babestea; eta Espainiak parte hartzen duen nazioarteko tratatuak prestatzea, negoziatzea eta izapidetzea.