Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari dagokio Gobernuaren politika proposatzea eta betearaztea honako arlo hauetan:
osasuna, osasun-plangintza eta -laguntza eta kontsumoa, bai eta Estatuko Administrazio Orokorrak herritarrei osasuna babesteko eskubidea ziurtatzeko dituen eskumenak baliatzea ere.
Era berean, Gobernuaren politika proposatzea eta egikaritzea dagokio, kohesioari eta gizarteratzeari, familiari, adingabearen babesari, gazteriari eta mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonen arretari dagokienez.