Kultura eta Kirol Ministerioa Estatuko Administrazio Orokorreko Saila da, eta honako ardura hauek ditu:
a) Espainiako ondare historikoa, Estatuko museoak eta arteak, liburua, irakurketa eta literatura-sorkuntza, jarduera zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak, eta Estatuko artxibo eta liburutegiak sustatzea, babestea eta zabaltzea, bai eta espainierazko kultura sustatzea eta hedatzea ere, eta kultura-lankidetzarako ekintzak bultzatzea.
b) Kirolaren arloan Gobernuak duen politika proposatzea eta gauzatzea.
Era berean, eta Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioarekin koordinatuta, sail honi dagozkio kulturaren arloko nazioarteko harremanak.