Behin-behineko langileak ez dira iraunkorrak eta konfiantzazkotzat edo aholkularitza berezikotzat berariaz kalifikatutako eginkizunak baino ez dituzte betetzen, eta helburu horretarako izendatutako aurrekontu-kredituen kontura ordaintzen zaie.
Izendapena eta kargu-uztea libreak izango dira. Nolanahi ere, konfiantzazko edo aholkularitzako eginkizuna betetzen duen agintariak uzten duenean utziko du kargua.
Behin-behineko langilea izateak ez du merezimendurik ekarriko funtzio publikora iritsi edo barne-sustapena egin behar denean.
Behin-behineko langileei, beren izaeraren ezaugarriak aintzat hartuta egoki denean, karrerako funtzionarioen araubide orokorra aplikatuko zaie.