Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa Estatuko Administrazio Orokorreko Departamentua da, eta honako ardura hauek ditu:
Gobernuak hezkuntza eta lanbide-heziketaren arloan duen politika proposatzea eta gauzatzea, hezkuntza-sistemako irakaskuntza guztiak barne, unibertsitateko irakaskuntza izan ezik, Kirol Kontseilu Gorenak kirol-irakaskuntzen arloan dituen eskumenei kalterik egin gabe.
Era berean, sail honi dagokio lankidetza-ekintzak bultzatzea eta, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioarekin koordinatuta, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloko nazioarteko harremanak bultzatzea.