Kultura eta Kirol Ministerioaren eta hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoen funtzioei buruzko informazioa.
Kultura eta Kirol Ministerioaren eta hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoen funtzioei buruzko informazioa.
Kultura eta Kirol Ministerioa Estatuko Administrazio Orokorreko Saila da, eta honako ardura hauek ditu:
a) Espainiako ondare historikoa, Estatuko museoak eta arteak, liburua, irakurketa eta literatura-sorkuntza, jarduera zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak, eta Estatuko liburuak eta liburutegiak sustatzeko, babesteko eta zabaltzeko Gobernuaren politika proposatzea eta gauzatzea, bai eta Espainiako kultura sustatzea eta hedatzea, kultura-lankidetzarako ekintzak bultzatzea eta, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioarekin koordinatuta, kulturaren arloko nazioarteko harremanak bultzatzea ere.
b) Kirolaren arloan Gobernuak duen politika proposatzea eta gauzatzea.
Era berean, eta Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioarekin koordinatuta, Sail honi dagozkio kirolaren arloko nazioarteko harremanak ere.
Kirol Kontseilu Gorena erakunde autonomoa da, Kultura eta Kirol Ministerioari atxikia, eta haren presidenteak estatu-idazkariaren maila du. Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak, Kirolarien osasuna babesteari eta kirol-jardueran dopinaren aurka borrokatzeari buruzko ekainaren 20ko 3/2013 Lege Organikoak, Kirol Kontseilu Gorenaren Estatutuak, ekainaren 5eko 460/2015 Errege Dekretuak eta ordenamendu juridikoaren gainerako xedapenek esleitzen dizkioten eskumenak izango ditu. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentzia Kultura eta Kirol Ministerioari atxikita dago, Kirol Kontseilu Gorenaren bidez.
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.