Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa Estatuko Administrazio Orokorreko saila da, eta Gobernuaren politika proposatzeaz eta betearazteaz arduratzen da, honako gai hauei dagokienez:
industria, merkataritza eta turismoa; besteak beste, honako alderdi hauek hartzen ditu bere baitan: industriaren eta enpresa txiki eta ertainen garapena; industria-jabetzaren sustapena eta defentsa; nazioartekotzeko eta kanpoko inbertsio eta transakzioetarako merkataritza-politika; turismo-politika, eta ordenamendu juridikoak ematen dizkion gainerako eskumen eta eskuduntzak.
Era berean, sail honi dagokio lankidetza-ekintzak bultzatzea, eta, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioarekin koordinatuta, arlo horietako nazioarteko harremanak bultzatzea.
Ministerio honi esleitutako eskumenak koordinazioan erabiliko dira, eta ezertan eragotzi gabe beste ministerio-sail batzuei dagozkienak.