Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa Estatuko Administrazio Orokorraren saila da, eta unibertsitateen, ikerketa zientifikoaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren arloetan Gobernuak sektore guztietan duen politika gauzatzeaz arduratzen da, bai eta ordenamendu juridikoak ematen dizkion gainerako eskumen eta eskuduntzez ere.
Errege-dekretu honetan esleitutako eskumenak koordinazioan ulertuko dira, ezertan eragotzi gabe beste ministerio-sail batzuei dagozkienak.
Bereziki, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari dagokio espazioari buruzko ikerketako, teknologia-garapeneko eta berrikuntzako eskumenak erabiltzea, Europar Batasuneko eta nazioarteko organismoetan ordezkaritza izatea eta parte hartzea barne.