Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa da Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan Gobernuaren honako arlo hauetako politika proposatu eta gauzatzeko eskumena duen saila:
klima-aldaketaren aurkako borroka,
natura-ondarea, biodibertsitatea eta itsasoa babestea,
ura,
landa-garapena,
nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako baliabideak, eta
elikadura.
Estatuaren eskumenen esparruan, Estatuak gai hauetan duen legeria egitea:
urak eta kostak,
ingurumena eta mendiak,
meteorologia eta klimatologia;
Gobernuak nekazaritza, arrantza eta elikagaien politikari buruz emandako jarraibide orokorrak proposatzea eta betearaztea;
ur-jabari publikoaren, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoaren zuzeneko kudeaketa;
Estatuaren ordezkaritza gai horiei dagozkien nazioarteko erakundeetan, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren eskumenei kalterik egin gabe;
bai eta jarduerak koordinatzea, lankidetzan aritzea eta hitzarmenak egitea ere, autonomia-erkidegoen eta gainerako administrazio publikoen eskumenen eremuari eragiten dioten politika guztiak diseinatzeko eta aplikatzeko, lankidetza-organo eta -tresna egokien bidez haien parte-hartzea sustatuz.
Aurreko eskumenak Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari esleitzen zaizkio, Estatuko Meteorologia Agentziaren Estatutuan Agentzia horri dagozkion administrazio-ahalei buruz xedatutakoari kalterik egin gabe.