(*) Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz, informazio publikoa eskuratzeko prozeduretan emandako ebazpenen aurka jar daitezkeen erreklamazioez arduratzeko eskumena Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluari dagokio, autonomia-erkidegoek eskumen hori berariazko organo bati esleitzen dioten kasuetan izan ezik.
Ildo horretan, abenduaren 9ko 19/2013 Legearen laugarren xedapen gehigarriak ezartzen du autonomia-erkidegoetako administrazioek eta haien sektore publikoek eta haien lurralde-eremuko toki-entitateek emandako ebazpenen kasuetan autonomia-erkidegoek zehazten duten organo independenteak ebatzi beharko duela erreklamazioa.
Arau horrek berak aurreikusten du autonomia-erkidegoek eta autonomia-estatutua duten hiriek erreklamazioak ebazteko eskumen hori esleitu ahalko diotela Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluari, eta, horretarako, hitzarmen bat egingo dute.