Lanpostuen zerrendak (LZ) Administrazioan dauden lanpostu guztiak jasotzen ditu eta, dokumentu bakoitzaren amaieran erabilitako gakoen azalpen zehatza gehitzearen kaltetan izan gabe, iruzkin batzuk egitea komeni da hobeto ulertu ahal izateko.
Kode bat, izen bat, eta okupazio-egoera bat (hutsik, ez hutsik).
Lanpostu-mailako osagarriaren maila bat, berariazko osagarri bat, lanpostu-mota (singularizatua, behin-behineko langileak edo funtzionarioak edo singularizatu gabeak), betetzeko modua (behin-behineko langileak edo funtzionarioak, izendapen askekoak edo lehiaketakoak) eta, baldin badaude, eskakizunak funtzionarioaren egoitzari dagokionez.
Administrazioren bati atxikitzea (Estatukoa, Autonomikoa, Tokikoa eta/edo horien zenbait konbinazio), karrerako funtzionarioen lanbide-sailkapeneko talde eta azpitaldeei atxikitzea (A1, A2, B, C1 eta C2) eta funtzionarioen kidegoei atxikitzea. Administrazio, kidego edo talde profesional bateko kide izateagatik lanpostu jakin batzuk zein funtzionariok bete ditzaketen edo bete ezin dituzten zehazteko erabiltzen dira gako hauek.
Hala badagokio, lanpostua betetzeko eskatzen den titulazioa, prestakuntza espezifikoa eta oharren bat baldin badago (amortizatu beharreko lanpostua, ordutegi berezia, ordutegia...).
Lanpostu bakoitzari honako hauek dagozkio:
Kode bat, izen bat eta talde profesional bat, dagokion hitzarmenaren kategorien arabera.
Lanpostu bakoitzari dagozkion ordainsari-osagarriak (lanpostukoa, ordutegi/lanaldikoa, aldi baterakoa eta erantzukizun berezikoa) eta lanpostuaren arlo funtzionala (administratiboa eta tributuen, ofizioen eta espezialitateen kudeaketa, zaintza, osasuna eta laneko arriskuen prebentzioa eta informatika).
Arautzen duen hitzarmenaren kodea, eskatzen den titulazioa (halakorik badago), bizileku-baldintzak (probintzia/herria) eta oharrak (jaiegunetako lanaldia, hizkuntzen ezagutza, erregularizatu beharreko postua).
Amaieran, lanpostuaren okupazio-egoera agertzen da (hutsik, ez hutsik)