Goi-kargudunak administrazio publikoan edo gobernuari lotutako erakundeetan erantzukizun goreneko postuak dituzten pertsonak dira, erabakiak hartzen eta boterea gauzatzen parte hartzen dutenak.
Esan daiteke goi-karguduna Estatuko Administrazio Orokorraren (EAO) barruan hierarkiarik gorenean dagoen pertsona dela, goi-organoen edo zuzendaritza-organoen titular den aldetik, zuzendariordetza nagusiaren maila duten organoak salbu.
Goi-kargudunaren funtzioak desberdinak izan daitezke testuinguruaren eta erakundearen arabera, baina, oro har, hauek izaten dira:
Erantzukizun handiko funtzioak exekutatzea: Erabakiak hartzeko eta erakundea zuzentzeko ardura dute goi-kargudunek.
Eginkizun garrantzitsuak betetzea: Erakundearen zuzendaritzan eta kudeaketan zeregin erabakigarria dute.
Berezko botereak egikaritzea: Erakundearen eta haren helburu orokorren gaineko agintea eta erantzukizuna dute.
Ekintza-planak garatzea eta gauzatzea: Beste organo batzuekin elkarlanean aritzen dira, jarduera-planak ezarri eta gauzatzeko.
Giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzea: Erakundearen barruan baliabideak administratzeaz eta erabiltzeaz arduratzen dira.
Eginkizun horiek funtsezkoak dira erakundearen arrakastarako eta eraginkortasunerako, eta goi-kargudunen ardura da arau eta araudi aplikagarriak betetzen direla ziurtatzea.
Las personas que forman parte del Gobierno y los que ocupan puestos de Secretarios o Secretarias de Estado.
Los Subsecretarios y/o Subsecretarias y cargos asimilados; los Secretarios y/o Secretarias Generales; los Delegados y/o Delegadas del Gobierno en las Comunidades Autónomas y en Ceuta y Melilla; los Delegados y/o Delegadas del Gobierno en entidades de Derecho Público; y los jefes y/o jefas de misión diplomática permanente, así como los jefes y/o jefas de representación permanente ante organizaciones internacionales.
Los Secretarios y/o Secretarias Generales Técnicos, Directores y/o Directoras Generales de la Administración General del Estado y cargos asimilados
Los Presidentes y/o Presidentas, los Vicepresidentes y/o Vicepresidentas, los Directores y/o Directoras Generales, los Directores y/o Directoras ejecutivos y cargos asimilados en entidades del sector público estatal, administrativo, fundacional o empresarial, vinculadas o dependientes de la Administración General del Estado que tengan la condición de máximos responsables y cuyo nombramiento se efectúe por decisión del Consejo de Ministros o por sus propios órganos de gobierno y, en todo caso, los Presidentes y/o Presidentas y Directores y/o Directoras con rango de Director o Directora General de las Entidades Gestoras y Servicios Comunes de la Seguridad Social; los Presidentes y/o Presidentas y Directores y/o Directoras de las Agencias Estatales, los Presidentes y/o Presidentas y Directores y/o Directoras de las Autoridades Portuarias y el Presidente o Presidenta y el Secretario General o Secretaria General del Consejo Económico y Social.
El Presidente o Presidenta, el Vicepresidente o Vicepresidenta y el resto de llas personas que forman parte del Consejo de la Comisión Nacional de los Mercados y de la Competencia, el Presidente o Presidenta del Consejo de Transparencia y Buen Gobierno, el Presidente o Presidenta de la Autoridad Independiente de Responsabilidad Fiscal, el Presidente o Presidenta, Vicepresidente o Vicepresidenta y los Vocales o las Vocales del Consejo de la Comisión Nacional del Mercado de Valores, el Presidente o Presidenta, los Consejeros y/o Consejeras y el Secretario o Secretaria General del Consejo de Seguridad Nuclear, así como el Presidente o Presidenta y las personas que forman parte de los órganos rectores de cualquier otro organismo regulador o de supervisión.
Los Directores y/o Directoras, Directores y/o Directoras ejecutivos, Secretarios y/o Secretarias Generales o equivalentes de los organismos reguladores y de supervisión.
Las personas titulares de cualquier otro puesto de trabajo en el sector público estatal, cualquiera que sea su denominación, cuyo nombramiento se efectúe por el Consejo de Ministros, con excepción de aquellos que tengan la consideración de Subdirectores o Subdirectoras Generales y cargos asimilados.
Ministerioen, estatu-idazkaritzen eta goi-kargudun guztien titularrek, beren eginkizunak betetzean, Espainiako Konstituzioak eta gainerako ordenamendu juridikoak xedatutakoa beteko dute, eta oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen errespetua sustatuko dute.
Printzipio orokorrak
Gardentasunez jokatuko dute gai publikoak kudeatzean, eraginkortasun, ekonomia eta efizientzia printzipioekin bat etorriz eta interes orokorra asetzeko helburuarekin.
Zerbitzu publikoaz arduratuz beteko dituzte beren eginkizunak, eta ez dute printzipio horien aurkako jokabiderik izango.
Inpartzialtasun printzipioa errespetatuko dute, interes partikular ororekin zerikusirik ez duen irizpide independentea izan dezaten.
Beren eginkizunak betetzean, berdintasunezko eta inolako diskriminaziorik gabeko tratua ziurtatuko dute.
Behar adinako arretaz jokatuko dute beren betebeharrak betetzean, eta zerbitzu publikoen kalitatea sustatuko dute.
Jokabide duina izango dute eta herritarrak arreta handiz tratatuko dituzte.
Beren erabaki eta jardueren eta zuzentzen dituzten organismoen erabaki eta jardueren erantzukizuna hartuko dute beren gain, legez eska daitezkeen beste batzuen kalterik gabe.
Jarduteko printzipioak
Dedikazio osoz eta bateraezintasunak eta interes-gatazkak arautzeko araudia erabat errespetatuz beteko dute beren jarduera.
Beren eskumenak gauzatzean ezagutu dituzten egitate edo informazioei dagokienez, behar den diskrezioa gordeko dute.
Arauz kanpoko jokabideren baten berri izanez gero, eskumena duten organoei jakinaraziko diete.
Boterea zertarako eman zaien, horretarako baino ez dituzte gauzatuko indarrean dagoen araudiak esleitzen dizkien botereak, eta interes publikoa edo administrazioen ondarea arriskuan jar dezakeen ekintza oro saihestuko dute.
Ez dute parte hartuko beren eginkizunekin bateraezinak diren egoera, jarduera edo interesetan, eta ez dute esku hartuko haien objektibotasunari eragin diezaiokeen kausaren bat gertatzen den gaietan.
Ez dute beraientzat oparirik onartuko, baldin eta opariok ohiko erabilera edo erabilera soziala edo kortesiazkoa gainditzen badute, ez eta mesede edo zerbitzurik ere, beren eginkizunetarako baldintza onuragarriak ekar baditzakete. Garrantzi instituzional handiagoa duten oparien kasuan, dagokion administrazio publikoaren ondareari gehituko zaizkio.
Gardentasunez beteko dituzte beren eginkizunak.
Baliabide publikoak behar bezala kudeatu, babestu eta kontserbatuko dituzte, eta ezin izango dituzte erabili aplikatzekoa den araudiak onartzen ez dituen jardueretarako.
Ez dute administrazioan duten posizioa erabiliko abantaila pertsonalak edo materialak lortzeko.