2023ko irailaren 27an, Espainiako Ordezkari Iraunkorrak Dokumentu Ofizialetarako Sarbideari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena (STCE 205) berresteko tresna gordailutu zuen.
Espainiari dagokionez, hitzarmena 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Hitzarmen hori nazioarteko lehen tresna juridiko loteslea da, agintaritza publikoen esku dauden dokumentu ofizialetara irispidea izateko eskubide orokorra aitortzen duena eta dokumentu ofizialetara irispidea izateko eskaeren tratamenduan aplikatu beharreko gutxieneko arauak ezartzen dituena. Eskubide horri ezarritako mugak interes jakin batzuk (segurtasun nazionala, defentsa, intimitatea, etab.) babestera zuzenduta dauden neurrian baino ez dira onartzen.