Gobernu Irekirako Aliantzaren Goi Bilera Globala egingo da Gasteizen 2025eko udazkenean
Gobernu Irekirako Aliantzaren bederatzigarren Gailur Globalaren egoitza izango da Gasteiz 2025eko udazkenean.
Munduko 70 herrialdetatik etorritako 2.000 aditu eta gobernu-lider baino gehiago hurbilduko dira Arabako hiriburura.
Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) Zuzendaritza Batzordearen buru izango da Espainia aurtengo urritik aurrera. Lehendakaritza horrek esan nahi du 2025ean Konferentzia Globala antolatuko dela. Konferentzia horretan, estatu kide guztiak eta gobernu irekiaren komunitate globala osatzen duten gizarte zibilaren ordezkariak bilduko dira.