10.18.3. Gobernu Irekiari buruzko hezkuntza programak
Jardueraren laburpen-taula
Konpromisoa, ekimena eta jarduera
Hasiera
Amaiera
Egoera
MURTZIAKO ESKUALDEA
10.18. E. Murtzia: Haurren eta gazteen parte-hartzea sustatzea politika publikoen diseinuan
10.18.3. Gobernu Irekiari buruzko hezkuntza programak
2020/09/01
2022/06/30
Amaitua
Estatu betearazlea
Orduko Gardentasunaren, Parte-hartzearen eta Administrazio Publikoaren Sailak, Gobernu Irekiaren eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Hezkuntza Berriztatzeko eta Aniztasunari Arreta emateko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, “Hezkuntza Gobernu Irekian Ikastetxeetan” hezkuntza-programarako deialdia egin zuen 2020/2021 ikasturterako.
Lehen eta bigarren hezkuntzako 9 ikastetxe hautatu dira guztira, eta apirilaren 12an hasiko da irakasleei zuzendutako prestakuntza.
Parte hartzen duten ikastetxeek honako konpromiso hauek hartzen dituzte:
Programa martxan jartzea.
Programaren koordinatzaile bat izendatzea. Hura teknikari prestatzailearekin harremanetan jarriko da, eta hark emango die informazioa programan parte hartzen duten gainerako irakasleei.
Ikastetxeko irakasle batek, gutxienez, programa garatzeko ezarritako prestakuntza eginen du.
Klaustroak, “Hezkuntza Gobernu Irekian ikastetxeetan” programa abian jarri eta bultzatzeko, aktiboki parte hartuko du programan, eta antolakuntzarako eta funtzionamendurako behar diren neurriak erraztuko ditu.
“Hezkuntza gobernu irekian ikastetxeetan” programaren ebaluazioa ekainaren 30a baino lehen, ikastetxearen urteko memorian jasoko dena. Plangintza egiteko, II. eranskinean ezarritako jarraibideak bete ahal izango dira.
Hezkuntza eta Kultura Sailak eta Gardentasun, Parte-hartze eta Herri Administrazio Sailak eskatzen duten dokumentazioa betetzea eta bidaltzea.
Irakasleak eta ikasleak programako tailerretara joan daitezen erraztea.
Irakasleen prestakuntza 2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 24ra bitartean egiten ari dira, eta Gobernu Irekiaren eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko teknikariek ematen dute. Azken proiektu gisa, parte hartzen duten ikastetxeek gardentasun-atari bat martxan jartzea proposatu da. Atari horretan, web horren hartzaileen artean partaidetza-prozesu baten bidez ezartzen diren gutxieneko edukiak argitaratuko dira. Gobernu Irekiaren eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak atari horren egitura ematen du.
Eta azkenik, CARMen gardentasun-ataria, orri nagusian jarri zen, banner baten bidez nabarmendutako eduki gisa.
Hezkuntza-programa horren deialdia 2021-2022 ikasturtean egin da, eta atxikitako ikastetxeetako zuzendariek eta irakasleek jaso dute prestakuntza, aurreko deialdiaren egiturari jarraituz.
Era berean, 2022-2023 ikasturteari dagokion informazioa eguneratu da. Laster (gutxi gorabehera, azaroaren 1. astean), Gobernu Irekiari buruzko Hezkuntza Programaren deialdia egingo da, Hezkuntza Kontseilaritzarekin lankidetzan. Programa horrek barne hartuko du irakasleei Gobernu Irekiaren arloko prestakuntza ematea, atxikitako lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe jakin batzuetan tailerrak egitea eta gardentasunerako edo herritarren parte-hartzerako proiektu bat abian jartzea.
Hezkuntza programa sustatzeko bideo bat diseinatzen ari dira. Informazio guztia CARMeko herritarren parte-hartzerako plataforman emango da.