Plan horretan, gardentasunari buruzko ardatz espezifiko bat jasotzen da.
Hori oinarri hartuta, lanean jarraitzen dugu Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian hobekuntzak diseinatzeko eta planifikatzeko, bai hobekuntza teknologikoei dagokienez, bai informazioa eskuragarri jartzeko eduki eta formatuei dagokienez.
2022. urtean ahalegin handia egin zen arlo horretan, eta atarian formatu berrerabilgarrian dauden 86 datu-multzo gehiagorekin amaitu zen. Abert@s. Gaur egun, Atari honetako datu irekien katalogoan 512 datu-multzo daude eskuragarri, berrerabiltzeko formatuan.