10.9. Galizia: Gardentasuna, kontuak ematea eta irisgarritasuna
10.9.3. Galiziako Xuntaren Atarian eta Gobernu Irekian eduki berriak argitaratzea (informazioa argiago eskainiko duten irudi, infografia, grafiko interaktibo eta geolokalizazio-mapen bidez edukiak aurkezteko aukera emango da)
Plan horretan, gardentasunari buruzko ardatz espezifiko bat jasotzen da.
Hori oinarri hartuta, Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian hobekuntzak diseinatzen eta planifikatzen ari dira, bai hobekuntza teknologikoei dagokienez, bai informazioa eskuragarri jartzeko eduki eta formatuei dagokienez.
2021. urtean 5 atal berri sortu ziren Galiziako Xuntaren Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Atarian, tipologia ezberdinetakoak, baina, horrez gain, herritarrek Atarian sortzen diren atal eta eduki berriak ezagutzea errazteko, atal berri bat gehitu zen, non Atariko nobedadeak nabarmentzen diren, honako esteka honetan kontsulta daitezkeenak: https://transparencia.xunta.gal/ultimas-novidades/novidades-e-melloras-do-portal. Gainera, Galiziako Xuntaren Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Atarian, honako eduki tipologia hauek ere gehitu ziren: 669 eduki berri, 596 esteka berri eta 375 dokumentu berri.
2022ko abenduan, ekimen berri bat egin da, 2023ko ekitaldirako Autonomia Erkidegoaren aurrekontuei buruz herritarrei ematen zaien informazioa argiagoa izan dadin. Horretarako, “Herritarren aurrekontua” egin eta argitaratu da. Aurrekontu horrek, hizkera errazean eta informazio garrantzitsuena sistematizatuz, argi eta garbi azaltzen du 2023ko ekitaldirako onartutako aurrekontua.
Atariko nabigazioa errazteko eta informaziorako sarbidea erabat inklusiboa izan dadin, 2024. urtearen hasieran gauzatuko diren bi ekintza-ildo lantzen ari gara.
Batetik, oso aurreratuta dago herritarrek parte hartzeko bitartekoen azalpen-bideo bat egitea, Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Atariaren bidez.
Bestalde, bi dokumentu erraz egokitzeko lan egin zen: batean, Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian dauden edukiak eta aukerak azaldu ziren, eta, bestean, herritarrek Atari horretan parte hartzeko dituzten bideak.