Gobernu Irekirako Aliantzaren IX. Goi-bilera Globalerako izen-ematea zabalik dago!
Goi-bilerak gobernuetako goi-mailako 2.000 ordezkari baino gehiago, gizarte zibileko buruak eta mundu osoko arduradun politikoak bilduko ditu Gasteizen. Bost egunez, gobernu irekiko ekimenetan esperientziak, jardunbide egokiak eta aurrerapenak partekatuko dituzte, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta berrikuntza demokratikoa ardatz hartuta.
Bat egin ezazu urrian gobernu irekiari buruzko nazioarteko topaketarik handienarekin. Bertan, anbizio handieneko erreformak eta horiek bultzatzen dituzten pertsonak balioetsiko dira, Gobernu Irekiaren Sarien, eragin handiko eztabaiden eta gobernantzaren egungo erronkei aurre egiteko irtenbideen bitartez.
Informazio gehiago hemen: 2025 Global OGP Goi-bilera | OGP Global Summit
Erregistra zaitez lotura honetan
Gasteiz, Espainia
2025eko urriaren 6tik 10era