Zuzenean Gobernuko presidentearen mende, Goi-komisario bat sortu da 2030 Agendarako. Idazkariordearen maila izango du, eta Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agenda betetzeko jarduerak koordinatzeaz arduratuko da. Zehazki, eginkizun hauek izango ditu:
a) Estatuko Administrazio Orokorraren organo eskudunek garapen jasangarriko helburuak eta 2030 Agenda betetzeko egiten dituzten jardueren jarraipena egitea.
b) Espainiak 2030 Agenda betetzeko beharrezkoak diren planak eta estrategiak egin eta gara daitezen bultzatzea.
c) 2030 Agendaren helburuen betetze-maila ebaluatzea, egiaztatzea eta hedatzea.
d) Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioarekin lankidetzan aritzea Espainiaren nazioarteko elkarrizketan, 2030 Agenda orokorrean ezartzeari dagokionez.
e) 2030 Agendako helburuak lortzeko bidean aurrera egin dela egiaztatzeko behar diren informazio- eta estatistika-sistemak sustatzea.